Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-04-27 Irakale Gunea izango da bihar Bulebarrean
herrigune / herrigune

Larunbat goizean IRAKALE GUNEA ospatzen da Leioan, eta beraz espazioak, baliabideek eta bertaratuko diren pertsonek ikasteko eta partekatzeko gogoen aurrean amore emango dute berriro ere. IRAKALE GUNE hau Avanzadako bulebarrean ospatuko da, obeliskoa eta KUBOA bitarte horretan, larunbat goizeko 11etatik ordu 2etara.

Ikasketa komunitario gune bat planteatzen da kalearen erdian, hau da, hiritarrek parte hartzeko moduko hainbat ikasketa prozesu abian jarriko dira.

Alde batetik, QualsRadio online irratia sortu duten bi ekotalde gazte ekintzaileek euren jakintzak partekatu nahi dituzte. Bi horiek izan dira, beste lau ekotalderen laguntzarekin, Irakale honi forma eman diotenak. Euren pasioak garatzeari ekin dioten pertsona gazteak biltzea da larunbat honetarako daukaten ideia. Izan ere, larunbatean irratiak zuzenean emitituko du Leioako kaletik, eta elkarrizketa etabarren bitartez bakoitzak bizitako esperientziak komunean jarriko dira. Horrela bateratuko dira Urko eta Xabiren egitasmo pertsonala alde batetik eta Leioako Gazte Ekintzaileei buruzko IRAKALE honen antolakuntza bestetik.

Leioakoa ala ingurukoa baldin bazara eta proiektu bat baldin badaukazu, hurbil zaitez hura partekatzera. Gainera, parte hartuko duten gazte guzti hauei erronka bat proposatuko zaie.

Bestalde, Arboretumeko Bioaniztasuna IRAKALEak oinezko hiritarrak biologo eta argazkizaleekin elkartuko ditu herritik abiatu eta EHUko Arboretumean bukatuko den argazkigintza-ibilbidea egiteko. Larunbat honetan esperientzia honetan parte hartuko duten argazkilariak elkartu egingo dira ere Gunean, euren zatia diseinatzera.

Halaber, Herriguneri buruzko informazio mahai bat egongo da bertan, eta honi loturik BCC-Leioaztarren Ezagutzen Sarea kokatuko da, gure komunitatearen ezagutza eta jakintzak partekatzen jarraitzeko informazioa jasotzen jarraitu asmotan.

Une berean, ezagutza eta galderak kaleko harlauzatan jendearen aurrez-aurre paratzen jarraituko dugu, lurgainean marraztu eta idaztearekin batera ezagutza eraikitzeko espazio kolektiboak proposatuz.

Eta zeuk: Zertaz jakitea gustoko zenuke? Zer dakizu partekatu nahiko zenukeena?

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa