Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-04-24 Maiatzaren 2tik 11ra irekita izango da izena emateko epea Leioako Haurreskoletan
Haurreskola Altzoan y Artatza / Altzoan eta Artatza Haurreskolak

Leioako Haurreskola publikoak, hau da Artatza eta Altzoan, izena emateko epea zabaltzen dute maiatzaren 2tik 11ra bitartean ume berriak hartzeko datorren ikasturtean.

Eusko Jaurlaritza eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien arteko hitzarmenetatik sortu ziren Artatza eta Altzoan haurreskolak. Euren helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzua ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelectual guztiak behar bezala garatzeko.

Haurreskolek irailetik uztailera bitartean eskainiko dute zerbitzua, bi hilabete horiek barne. Honetarako izena emateko epe desberdinak daude zehaztuta:

Maiatzean Irailean edo urrian hasteko.
Irailean Azaroan, abenduan, urtarrilean edo otsailean hasteko.
Urtarrilean Martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean hasteko.

Altzoan Haurreskola
Iparragirre etorbidea, 76
946072599
altzoan.leioa@haurreskolak.net

Artatza Haurreskola
Artatza auzoa, 81
944048601
artatza.leioa@haurreskolak.net

Informazio gehiago:

Haurreskolak

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa