Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-04-17 Umore Azokak hiru ikuskizunen ekoizpenean lagunduko du
atx / atx

Leioako XIII. UMORE AZOKA-Kaleko Artisten Azokak ikuskizun berrien sorkuntzarekin duen konpromisoa berretsi du aurten ere eta oraingo edizioan hiru konpainia izango dira antolatzaileak ekoizpenerako laguntza jasoko dutenak. Aurten ATX Teatroa, Malas Compañías Zirko Taldea eta Matrioska izango dira ekimen honetako kolaborazioen onuradunak.

UMORE AZOKAren helburuetako bat ikuskizun berriak hedatzeko, eraberritzeko eta konpromiso gune gisa kalea erabiltzen duten konpainiei laguntza ematea denez, ekoizpenerako kolaborazio hitzarmenak gauzatzen ditu urtero zenbait konpainiekin, aukeratutako konpainien ezaugarriak zuzeneko arteen joera berritzaileak eta prozesu artistikoak lantzea dela.

Aurtengo edizioari dagokionez hiru euskal konpainia izango dira ekimenaren onuradunak:
· ATX Teatroa 'Gnosia' lanagatik
· Malas Compañías Zirko Taldea 'Orsai' lanagatik
· Matrioska 'Motel Matrioska' lanagatik

ATX TEATROren 'GNOSIA'
ATX Teatro, Gaitzerdi taldearekin 18 urte eman dituen Iñaki Ziarrustak 2010ean sortutako konpainia berria da eta ekoiztu duen lehen ikuskizunari ‘Gnosia’ izena eman dio. Sorkuntzari jarritako izena, hain zuzen, lehen ikuskizuna delako ipini diote, antzezlanak barne hausnarketa proposatzen baitu norberaren barrua ulertzeko, gauza bakoitza dagokion lekuan jarri eta bakoitzaren izaerarekin bat egin.

‘Gnosia’ boterearen zentzugabekeriaz, menpean mantso-mantso jartzeko joera eta ezinbesteko iraultzearen gaineko ikuskizun ziklikoa da, non istorioa behin eta berriz errepikatzen den. Barne metafora balitz armairua azaltzen da eta haren barruan, bortizkeria, sexua, amarrukeriak, azpijokoak, irainak, ustelkeria...

MALAS COMPAÑÍAS ZIRKO TALDEAren 'ORSAI'
Zirko berria lantzeko asmoa erakusten du Malas Compañías taldeak eta 2006 urtean sortu zenetik asmo horri eutsi diote, beraien sorkuntzetan kaleko ikuskizunak ez ezik umorea, clowna edo zirko teknikak diren malabareak, oreka-jolasak eta akrobaziekin baliatzen direlako.

Lerro artean kokatzen dira ‘Orsai’ ikuskizuneko protagonistak, hain zuzen, jokatzeko baliogarria den jokoz kanpoan. Toki horrek aukera ematen die askatasuna eta eromenaren artean dagoen lerroa finean oreka-jolasak egiteko eta agerraldiko hiru protagonistak jolas eta irudimenaren arteko bidaia bisualean barrena eramango dute, eguneroko objektuei eta ekintzei zentzu berria emanez.

MATRIOSKAren ‘MOTEL MATRIOSKA’
FTI-Antzerkiola Imaginarioan eta bestelako esperientzietan ibilitako antzezle eta sortzaileek sortutako egitasmoa da Matrioska, guztien ahalegina erronka berriei aurre egitea dela. Horretarako, indarrak bildu dituzte lengoaia, estetika eta kontzeptu eszeniko berrien bila.

Inor igarotzen ez den galdutako errepide baten kokatzen da hautsez, utzikeriaz eta zorrez beterik dagoen ‘Motel Matrioska’. Vintzenza eta honen seme-alabak Lisbeth eta Jimmyk kudeatzen duten motelean ez da aspalditik bezerorik izan baina, halako baten, hartzekodun bat agertu eta gainetik kentzeko irtenbide bat aurkitu beharko dute.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa