Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-03-09 Aterpe Leioa Gazteguneak apirila-ekainerako programazioa aurkeztu du
aterpe / aterpe

Aterpe Leioa Gazteguneak tailer, ikastaro eta lehiaketa eskaintza sorta prestatu du apirila-ekainerako. Jarduerak 14 eta 35 urte arteko gazteei daude zuzenduta eta izena emate epea astelehenean hasiko da eta martxoaren 23ra arte izango da zabalik.

Gaztegunean perkutsioa, open office, argazkigintza digitala, euskal dantzak eta leihosex ikastaroak izango dira. Bestetik, Gaztelekuan scalextric, trebetasun frogak, gazte collage, mahai futbol txapelketa, sukaldaritza, hezkidetza tailerra, eurocopa-play txapelketa, udako ping-pong txapelketa edota taldeen kartel lehiaketa izango dira.

Honetaz gain, pop-rock kartel erakusketa, margolari gazteen XV lehiaketa, San Juan kartelen erakusketa eta Margolari Gazteen Lehiaketaren atzera vegirako erakusketa izango dira ikusgai Aterpe Leioa Gaztegunean.

Erlazionatutako dokumentuak:

Egitaraua (pdf, 4901 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa