2012-02-10
Urte berria, erronka berriak
Eneko Arruebarrena. Leioako Alkatea
2012 hasi da, eta udal aurrekontuak onartzearekin batera etorri zaigu urtea. Horrela, Leioako Udalak, urte hasieratik, badauka herria egunez egun kudeatzeko lan tresna, etorkizunera begirako gizarte leioaztarraren garapena. Inguratzen gaituen egoera ikusita, ez da gauza makala.
2012 hasi da, eta berarekin batera, Altzoan haurreskola ere abian jarri da, hirigunean. Leioako Udalaren inbertsioa da, kudeaketa Haurreskolen Partzuergoaren esku jarriz. Herritarrek gero eta gehiago eskatzen duten azpiegitura da lana eta umeak zaindu eta heztea uztartu ahal izateko. Haurreskola berriak Artatza ikastetxean irekitakoaren bidearekin jarraitzen du, duela urtebete baino gehiago irekia. Leioan bi haurreskola publiko daude, eta lanean ari gara kopurua handitzeko.
2012 hasi da, eta urte berriarekin batera, Udalaren gizarte, kultura eta kirol programazioa hasi da, baita udalerrian lan egiten duten irabazi asmorik gabeko elkarteena ere. Urte batzuetan estu ibili ostean, talde horiek udal diru apur bat gehiago izango dute gure komunitatean aurrera daramaten giza garapenaren lanari ekiten jarraitzeko. Krisia, hortaz, ezin da aitzakia izan dena geldiarazteko.
2012 hasi da. Ia 12 hilabete daude aurretik lanean jarraitzeko eta hasita dauden proiektu askorekin amaitzeko, horiek abian jartzeko eta ekimen berriak planteatu gure udalerriari balioa emateko. Argi dago hori egingo dugula eta familia, enpresa eta erakundeen egoera ekonomikoa konplikatua dela; hortaz, asmatzea oso garrantzitsua izango da. Saia gaitezen.