Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-01-27 Liburu elektronikoak liburutegian
E-book / E-book

Leioako Udal Liburutegiak liburu elektroniko irakurgailuen mailegua jarri du martxan erabiltzaile guztientzat. Horrela, irakurmena eta informazioa eskuratzeko beste sarbide bat eskaintzen da. Guztira, bost gailu jarri dira maileguan liburutegiko bazkideentzat.

Zer da e-irakurgailua?
Gailu berri hau liburu elektronikoak (e-book) irakurtzeko gai da, eta ingelesez, e-reader izenarekin aski ezaguna da. Aparatu txiki eta erabilgarri honek liburu kopuru handia gordetzeko ahalmena eskaintzen du eta aukera ematen du testu moldaketa eta tamaina gure beharretara egokitzeko. Irakurtzeko tresna erosoa da, batez ere ikusmen arazoak dituzten pertsonentzako egokiak dira, tinta elektronikoaren teknologia berritzaileari esker paperarena baino kalitatea handiago ematen baitu. Aldi berean, soinua onartzen duenez, audio-liburuak bil ditzake. Liburutegiak eskaintzen duen ekipamendua Grammata Papyre da eta interneterako sarbidea ahalbideratzen du WIFI bidez.

Zerbitzuaren deskribapena
Gailu hauek (egile eskubiderik ez duten 300 idazlan baino gehiagoko bildumarekin datoz) gehienez 30 egunetarako mailegatzen dira, berriztatzeko aukerarik gabe. Erreserbak egin daitezke. Horretarako, eskaera bat sinatu behar da erabilera arauak onartuz.

Zerbitzurako sarbidea
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean izena emanda dagoen edozein pertsona helduk erabil dezake zerbitzu hau. Horretarako, bazkideak liburu elektronikoen irakurgailurako eskaera-inprimakia bete behar du, liburutegiko txartela eta NAN aurkeztuz, mailegu mahaian. Erabiltzaileak gailuaren ardura izango du maileguan dagoen bitartean, eta bueltatu beharko du maileguan jaso zuen egoera berean. Lapurreta edo galera kasuan, materiala itzuli beharko du.

Irakurgailuan sartzen diren liburu elektronikoak
Irakurtzeko gailuak bilduma txiki batekin datoz. Leioako Udal Liburutegiak izenburu zerrenda zabaldu du eta 300 izenburu gehiago sartu ditu irakurgailuetan. Hainbat hizkuntzatan irakurtzeko aukera ematen zaio: gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez, frantsesez, eta abar. Leioako Udal Liburutegia, gutxika, bilduma osatzen joango da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa