Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-01-26 Leioako Enpresen Udal Bizitegirako eskabideak aurkezteko epea zabaldu da
ibaiondo / ibaiondo

Leioako Enpresen Udal Bizitegiko moduluak esleitzeko eskabideak aurkezteko epea zabaldu du Behargintzak. Bizitegia Ibaiondo plazan dago, 1. zenbakian, 107. bulegoan eta honekin, Udalak hasten ari diren enpresa berriei toki bat luzatu nahi die, hasierako pausu hauek errazteko asmoz eta enpresari ekintzaileei laguntzeko asmoz.

Esleipena bi urtetarako izango da hasiera baten, alokairuan, erosteko aukerarik gabe. Hala ere, adjudikaziodun enpresak epea, gehienez, urte betez luzatzea eska dezake, esleipenaren azken bi hilabeteetan zehar.

Horretarako, interesdunek izena eman beharko dute web orriaren erabiltzaile izateko, eta oinarrietan zehazten den dokumentazioa bidali beharko dute web orriaren bitartez. Behin dokumentazio guztia igota, posta elektronikoa bidali behargintza.enpresa@leioa.net helbidera, honako gai hau zehaztuta: “Enpresen Bizitegia. Dokumentazioa bidalita”. Une horretatik aurrera, dokumentazioan aldaketarik egin nahi izango bazenute eskabideak jasotzeko epea amaitu baino lehen, jarri harremanetan Behargintzarekin emandako posta elektroniko horren bidez edo telefonoz deitu: 944 004 195.

Ekipamendua
Ekipamendu hau, azken urteotan martxan jarri diren beste Enpresa Parke bat gehiago da. Sei enpresa berri kokatuko dira gune honetan, bakoitzarentzako bulegoa izango dute eta honetaz gain enpresa guztien erabilerarako zonalde komunak ere izango dituzte. Bestalde, enpresa gune honek lehenengoko pausuak ematen lagunduko duen dinamizatzaile bat izango du enpresari berriei laguntzeko prest izango dena. Behargintzak kudeatutako gunea eta proiektua da, beraz berari dagokio parte hartuko duten enpresen aukeraketa egitea.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa