2011-10-27
Txilinbueltakak Hondarribira prestatu duen txangorako zozketa egin da
Txilinbueltaka programak Hondarribira prestatu duen irteeran parte hartuko duten txikien izenak jakitera eman ditu Euskara Zerbitzuak. Argitaratutako zerrenda honetan bajarik egongo balitz itxaron zerrendakoei deituko zaie, honetaz gain jakin beharrekoa da bajak onartzeko azken eguna hurrengo asteazkena, azaroak 2, 14:00etan, izango dela.
Txilinbueltaka programa arrakastatsu honek umeen aisialdian euskara txertatzea du helburu, beraz, 1999 eta 2004 bitartean jaiotako Leioako ume euskaldunentzat zuzenduta dago bereziki.
Partekatu:
Itzuli