Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-02-24 Kolon eta ondesteko minbiziaren detekzio goiztiarreko programa Leioan
kolon / kolon

Leioaztarra bazara eta 50 eta 69 urte bitartean bazaude Osasun Sailak martxan jarritako azken programan parte hartu dezakezu, alegia, kolon eta ondesteko minbiziaren detekzio goiztiarreko programa. Programa honen helburua hasiera faseko lesioak eta minbizia goiz detektatzea da.

Honetaz informazio gehiago jaso nahi baduzu deitu 900.840.070 telefonora edo galdetu zure Osasun zentroan.

Proba oso erraza da, etxean poltsatxo bat jasoko duzu, bertan plastikozko hodi bat daukazu, horrekin gorozki-lagin txiki batzuk baino ez dituzu jaso behar. Honen ostean osasun-zentrora eraman behar da hiru egun baino gutxiagoko epean eta utzi bertan diren edukiontzian utzi. Ez da hitzordurik eskatu behar, ez eta itxaron behar ere. Izan ere, poltsatxoa bere hodiarekin Bezeroaren Arreta Zerbitzuan izango den hozkailu batetan utz daieteke zuzenean.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa