Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-09-16 Herri Zebraduna
zebra / zebra

Larunbata honetan goizeko 11etatik aurrera Leioa Herri Zebraduna izango da berriro. Ibilaldi honen bitartez udalerriko kaleek oinezkoei segurtasunez eta lehentasunez ibiltzeko aukera ematen ote dieten behatuko dugu.

Ibilbidea Sakoneta polikiroldegitik abiatuko da goizeko 11.00etan eta Udondoko bulebarrean amaituko da 13.30 aldera.

Ez ahaztu, ibilbidearen amaieran bizikleta elektriko bat zozketatuko da. Parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da ibilbidean zehar banatuko diren pase guztiak jaso eta horien trukean emandako txartela postontzi batean sartu. Zozketan bertan egon beharko du ere parte hartu nahi duen orok, beraz ez da zozketarik hasiko martxako partehartzaile guztiak helmugaratu arte.

Animatu zu ere Leioa oinezkoen pausura elkarrekin ibiltzera!

Erlazionatutako dokumentuak:

Diptikoa (pdf, 1369 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa