Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-09-15 Berrikuntzez beteriko ikasturte berria hasi da Musika Eskolan
conser ampliacion / kontserbatorioa handia

Atzo arratsaldean Musika Eskolako ikasturtea hasi zen modu ofizialean, Kontserbatorioko eraikin berrian egindako ekitaldi txikiak inauguratu zuen ikasturte berria eta, bide batez, eraikin berria.

Musika Eskolako betiko eraikinak 27 gela zituen, auditorioa, liburutegia, administrazioa eta bestelako gelak, guztira 1.100 metro koadroko azalera. Azken urteotan udal zentro honen ikasleria nabari handitu da, ondorioz instalazio hauek txiki geratu ziren, beraz Txomin Aresti ikastetxeko 5 gela erabiltzen zituzten ikasleek eskola orduez kanpo.

Orain amaitu berri den handitzearekin Musika Eskolak bere beharrizanak bete ditu. Orain 8 gela gehiago izango ditu, perkusio gela eta entsegu gela, guztira 400 metro koadro gehiago, hau da, %40ko handitzea lortu du.

Azpiegitura berri honen ezaugarri nagusienak bi dira: alde batetik 50 metro koadroko gela berezia perkusio klaseetarako, orain arte ezinezkoa izan da saio hauek ematea leku aproposa falta zelako. Bestetik, 120 metro koadroko entsegu gela, beharrezkoa suertatu dena azken aldian Auditorioa saturatuta zegoelako ikasleriaren kopuru handiagatik.

Honetaz gain, aipatutako 9 gelen artean pasillo ederra geratu dela aprobetxatuz erakusketa originala ezarri da bertan munduko musika tresna desberdinez osatutakoa. Esan behar da Leioako den Luis Perez apaizaren dohaintza dela. Guztira 230 musika tresna dira munduko toki desberdinetatik ekarritakoak. Erakusketa hau leioaztar guztientzat irekia izango da goizeko ordutegian.

Emaitzak
Gaur egun Leioako Udal Musika Eskolak 675 ikasle ditu eta 46 irakasle, atezaintza eta administrazio langileetaz gain. Azken 12 urteko balantzea ezin hobea da zentro honetarako, hemen hezitako ikasle guztietatik 64 musika munduan profesionalak izatera heldu dira eta 35 musikako ikasketen goi mailan dira jadanik.

Bestalde, beste musika zentro batzuek ez bezala, Leioan hezkuntza eta artea eskutik lotuta doaz, honen erakusgarri hainbat talde ditugu: Leioako Gazte Orkestra, Leioa Kantika Korala, La Kantoría, San Juan Bautista Abesbatza, Leioa Big Band eta Musika Eskolako Banda. Guzti hauek Europa mailan ibilbidea izanik eta produkzio diskografikoekin, 30 lan aurkeztuta eta hauen artean askok nazioarte mailako artista ezagunen parte hartzearekin.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa