Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-09-15 ‘Olgetan euskaraz’ programa bueltatuko da urrian Matrikula epea irailaren 28an irekiko da
olgetan / olgetan

Datorren hilean Euskara Zerbitzuak martxan jartzen duen ‘Olgetan euskaraz’ programa bueltatuko da. Urtero bezala jolasak eta tailerrak euskaraz jorratzeko ekimena dugu hau, 2000 eta 2006 urteen bitartean jaiotakoentzat eta Leioan erroldatuta dagoenentzat zuzendutakoa.

Programa honetan burutuko diren ekintzak urriaren 17an hasiko dira martxan, beraz, matrikulazioa datorren irailaren 28an hasiko da eta urriaren 5era arte izango da zabalik. Ikastaroaren ordutegia 17.30etik 19.00etara izango da astelehen eta asteazken edota astearte eta ostegunetan. Topagunea, beti bezala, Txomin Aresti ikastetxea izango da eta matrikulazio tasa 54,45 eurokoa da.

Informazioa gehiago:
Euskara Zerbitzua
Jose Ramon Aketxe plaza, 11 – 4. solairua
Irailaren 28tik urriaren 5era
Ordutegia: 9:00 – 14:00
Tel.: 94 607 25 76

Erlazionatutako dokumentuak:

Izena emateko orria (pdf, 40 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa