2011-06-29
Merkataritza Berde, Arduratsu eta Iraunkorra bultzatuko da Leioan
Leioako Udalak, Ekonomia Sustapenerako eta Enplegu Zerbitzuaren bidez, udalerriko saltokiei zuzendutako Merkataritza Berde, Arduratsu eta Iraunkorra izeneko proiektua jarri du martxan.
Europan proiektu aitzindaria da. Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu eta Prestakuntza Departamentuak sustatzen du, CECOBIrekin eta Leioako Udalarekin elkarlanean, eta Sostenaliak kudeatzen du (Orbere).
Merkataritza Berde, Arduratsu eta Iraunkorra proiektuaren helburua tokiko txikizkako merkataritza sustatzea da. Horretarako, programan parte hartzen duten saltokiei aholkularitza eskaintzen zaie, beren jarrera lehiakorra hobetzen laguntzeko, eta betiere, merkataritza arduratsu eta iraunkor baten ikuspegitik, herritarren erosketa leialtzeko.
Proiektu berri hau aurkezteko jardunaldia bat antolatu da biharko, Kultur Leioako Auditoriumean eguerdiko 14.30ean.