Zorionak!
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Abenduaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-12-18 Leioak etxeko olioa batzeko sistema berria ezarriko du urtarrilean Ontzi berriak 24 orduko zerbitzua eskainiko dute eta herriko zortzi zonalde desberdinetan kokatuta izango dira
Contenedor aceite / Olio ontzia

Leioako Udalak, herriaren garapen jasangarria eta berziklapenari bultzapena eman nahian, urtarriletik aurrera etxeko olioa batzeko sistema berria ezarriko du kaleetan. Horrela material honen berziklapena askoz ere erosoagoa izango da leioaztarrentzat batez ere, orain arte zegoenarekin alderatuta, ordutegirik ez duen sistema delako.

Sistema berriak Leioako zortzi gune desberdinetan izango da kokatuta, honela herritar bakoitzak berak nahi duen orduan berziklatu dezake lehengo furgonetaren zain egon barik.

RAFRINOR enpresak ezarritako sistema hau, beraz, aurrekoa gainditzen du erabiltzaileen erosotasunean, 24 orduz erabilgarria delako. Modu honetan, birziklapena bultzatzea lortzen da eta ibaietara olio kopuru gutxiago heltzea lortzen dugu, birziklatutako olio kopurua bikoiztuz.

Guztira 500 kiloko edukiera dute kontenedore hauek eta herriko zortzi gune desberdinetan kokatuta egongo dira herritarren kopuru handiago baten eskura egoteko, horregatik etorkizunean kontenedore gehiago jartzea posiblea dela ziurtatzen du Udalak. Baina oraindik puntu hauetan kokatuta egongo dira:
· Ikea Barri plaza.
· Artaza Kalea.
· Artazagane.
· Pinueta.
· Lamiako.
· Txorierri.
· Esquina de Iturribide con Ikea.
· Kandelazubieta.

Sistema hobetzea eman bada ere honek ez du aurrekontu handiagoa suposatuko Udalarentzat, olio batzeari esleitutako dirua 10.000 euro inguruan mantentzen delako.

Erabilerari dagokionez, kontenedore hauek ez dira beste material batzuen kontenedoreengandik desberdintzen. Betebehar bezala plastikozko botila edota tetra-brika erabiltzea gomendatzen da, bertan barruan etxean erabilitako olioa hoztuta dagoenean sartzea.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa