Zorionak!
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Abenduaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-06-20 XI. Jota txapelketaren sailkapena
jota / jota

Atzo ospatutako Jota Txapelketaren XI edizioaren irabazleak Haizea Hormaetxea leioaztarra eta Lander Campos santurtziarra izan ziren.

Partehartzaile eta publikoaz gain txistulariak ere izan ziren, Santurtziko Txistulari Banda, eta trikitilariak ere, Idoia Markaida eta Roberto Etxebarria, giroa alaitzen eta dantzarientzat musika eskaintzen. Aurtengo epaimahai berriz anitza izan zen; Arabatik Urtzi Etxebarria, Bizkaiko eskuinaldetik Ana Rosa Izagirre, Bizkaiko ezkerraldetik Ander Garitaonaindia, Gipuzkoatik Carlos Sarriegi, eta Nafarroatik Izaskun Iturri izan ziren.

Nagusien txandan, guztira sei bikotek parte hartu zutelarik, horrela geratu ziren sailkatuta:

1. Haizea Hormaetxea (Leioa) eta Lander Campos (Santurtzi)
2. Nagore de las Cuevas (Sestao) eta Arkaitz Pascuas (Sestao)
3. Idoia Besada (Pasai Antxo) eta Jon Ibarguren (Azpeitia)
4. Amaia Bolinaga (Bergara) eta Aritz Arrillaga (Bergara)
5. Ibabe Beristain (Portugalete) eta Oihan Martínez (Trapagaran)
6. Eneritz Mancisidor (Portugalete) eta Diego Duran (Barakaldo)


Gaztetxoen kategorien berriz (7 bikote izan ziren lehian):

1. Garazi Gurrutxaga (Azpeitia) y Asier Ibarguen (Azpeitia).
2. Laura Olaizola (Azpeitia) y Joritz Galarraga (Azpeitia)
3. Miren Ibarzabal (Azpeitia) y Mikel Subinas (Azpeitia)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa