Zorionak!
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Abenduaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-01-12 Minusbaliatuen Ibilgailuen gaineko zerga salbuespena aldatu da
impuesto / zerga

Aurtengo aurrekontuaren onartzearekin batera minusbaliatuen ibilgailuen gaineko zergaren salbuesteak aldaketa txiki bat izan du.

Orain arte bezala salbuetsita daude minusbaliatuen izenean matrikulatuta dauden eta, aldi berean, berek bakarrik erabiltzeko diren ibilgailuak; hori dela eta, ezingo da aldi berean ibilgailu bat baino gehiago salbuetsi. Aldaketa, berriz, %33 baino gehiagoko minusbalioa eta A letran kokatzen direnentzako da, hauek 14 Zaldi Fiskal baino gehiagoko autoa erabili dezakete beti ere autoa gurpil-aulkiarentzat egokituta badagoen.

Gainontzekoentzat betebeharrak berdin mantentzen dira, hau da, %33 eta %65eko minusbalioaren artean kokatzen diren pertsonek, eta mugikortasun baremoko A-B edo C letretan kokatuta direnek, mugikortasun baremoko D-E-F-G-H letretan 7 puntu edo gehiago dutenek, eta %65eko minusbalioa edo gehiago duten pertsonek, 14 Zaldi Fiskal baino gehiagoko ibilgailuak izan behar dute.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa