2008-09-22
Leioako Udalak haur parkeentzat segurtasun neurriak handituko ditu
Leioako Udalaren azken erabakiaren ondorioz herrian diren udal jabetzadun haur parkeak segurtasun gehiago emango dioten mantenimendu zerbitzu bat izango dute, honekin umeen jolasak kontrolak jasango dituzte urte osoan zehar.
Horrela, Leioako haur parkeek urte osoan zehar luzatuko den mantenimendua jarraituko dute joko guztiek egoera onean izateko eta segurtasun neurriak mantendu daitezen, gurasoentzat ere lasaitasun gehiago emango dion neurria da hau. Kontutan izan behar dugu Leioa herri gaztea dela eta umeen presentzia gero eta altuagoa dela, hori dela eta, hauek ere kaleko parte aktiboa bihurtzea lortu nahi du Udalak, hots, umeak kalean presentzia izatea eta honetaz gozatzea gainontzeko herritarrak bezala baina segurtasun neurri guztiekin.
Haur parkeen mantenimendu hau aurrera ateratzeko Udalak, lehiaketa publiko baten bidez, Gestalt enpresa aukeratu du. Honela 77.579 euroengatik mantenimendu zerbitzu hau eskainiko die herriko haur parke guztiei, eta honetaz gain hiru jolas gune gehiago ere ezarriko ditu Leioan, Udondoko Boulevardean, Joaquín Achúcarro plazan, eta Iturribide plazako 16 eta 17. zenbakietan.