2010-06-29
Pinosoloko igerilekuen irekitzea atzeratu da ostiralera arte
Orain dela egun batzuk Pinosoloko kanpokaldeko kirolguneak ekainaren 30ean bere ateak zabalduko dituela esaten genuen arren, gure borondatearekin zerikusirik ez dituen arrazoiek atzerapen txiki bat inposatzen digute. Hortaz, kirolgune berri hau gozatzeko lehenengo eguna uztailaren 2a, ostirala, izango da.
Ekainaren 29an izandako greba orokorrak, Pinosolon bertan egiten egon izan diren azken lanetan eraginik izan ez badu ere, kirolgunea berme eta oneritsi guztiekin zabaltzeko beharrezkoak diren zenbait produktu eta serbitzuen horniduran zeharkako eragina izan du. Era berean, kirolguneko inguruan konpondu beharreko apurketa txiki batzuk azaldu egin dira ere.
Atzerapen honengaitik barkamenak eskatu nahi dizkio Leioako Udalak herritar guztiei.