2010-05-21
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen saio bikoitza izango da
Publikoaren aldetik izandako eskari potoloa dela eta, Leioako Udalak ahalegin berezia egin du “Pirritx, Porrotx eta Marimotots” pailazoen saio berri bat eskaintzeko herrian, eta horrela ahalik eta leioaztar gehienen eskariari aurre egin.
Dagoeneko agortutata diren sarrerak ekainaren 2an, arratsaldeko 18.30ean Kandelazubieta kiroldegian izango den saiorako dira, eta bigarren saio berri hau, egun berean baina 16.45ean izango da.
Bigarren saio honetarako sarreren salmenta desberdina izango da, hau da, Kultur Leioako lehiatilan baino ezin izango dira hartu maiatzaren 25eko 17.00etatik aurrera. Honetaz gain, herritar bakoitzak gehienez lau sarrera erosi ahal izango ditu.
Lehiatilaren ordutegia honako izango da: maiatzaren 25ean 17.00etatik 21.00etara, asteazkena 26an 11.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 21.00etara, eta osteguna 27 zein ostirala 28an 11.00etatik 13.00etara.
Honetaz gain, jakin beharrekoa da ez direla sarrerarik gordeko.
Gogoratu:
Ordua: 16:45
Lekua: Kandelazubieta kiroldegia
Sarrera salmenta: maiatzaren 25eko, asteartea, 17:00etatik aurrera, Kultur Leioako txarteldegian bakarrik.
Salneurria: 6 €
Gehienezko sarrera kopurua pertsonako: 4
Txarteldegiaren ordutegia:
Maiatzak 25, asteartea, 17:00-21:00 (goizeko ordutegian, 11:00-13:00, ez da ikuskizun honetarako sarrerarik salduko)
Maiatzak 26, asteazkena, 11:00-13:00 eta 17:00-21:00
Maiatzak 27, osteguna, 11:00-13:00
Maiatzak 28, osteguna, 11:00-13:00