Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2025ko Otsailaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-12-16 Leioako Udalak emakume ekintzaileei balioa eman die 2025eko egutegian Urtero bezala, helburua emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ikusaraztea eta sentsibilizatzea da. Edizio honetan, arreta lan-arloan jartzea erabaki da, zehazki ekintzailetzan, ahalegin, konpromiso eta uko egite gehien eskatzen dituenetako bat delako.
/

Leioako Udalak, aurten ere, arrazoi bategatik edo besteagatik udalerrian nabarmentzen diren emakumeei eskainitako udal-egutegia argitaratu du. Ekimen hori urtero egiten da, eta bere helburu nagusia emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ikusaraztea eta sentsibilizatzea da.

2025eko edizioan, Udalak arreta lan-eremuan jartzea erabaki du, zehazki ekintzailetzan, "ahalegin, konpromiso eta uko egite gehien eskatzen dituenetako bat delako".

Horretarako, Leioan 14 emakume ekintzaileren laguntza izan du, eta 13 irudi protagonizatu dituzte, bakoitza bere istorioarekin. Irudi horien bidez balioetsi nahi dituzte, uneren batean, hainbat arrazoi edo zirkunstantziek bultzatuta, udalerrian beren negozioa irekitzea erabaki zuten emakume guztiak, beren urratsak jarraitu nahi zituzten edo nahi izango dituzten beste hainbat emakumeren erreferente bihurtuz.

Udalak, Berdintasun arloaren bitartez, 2.500 mahairen eta 1.000 hormaren ale argitaratu ditu, eta herritarren eskura egongo dira doan, ABENDUAREN 18TIK aurrera, Udalaren eta Gaztelubideren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, Gizarte Zerbitzuen bulegoetan, Kultur Leioan, LAKET Jabekuntza Eskola, Udal Euskaltegian eta Kontserbatorioan, Behargintzan eta Sakoneta Kiroldegian.

PARTE-HARTZAILEAK

Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte-hartzaileei ekimen honetan parte hartzeagatik.

1. Yolanda Beortegui González
2. Clara Yuste Martin
3. Elisabeth Navas Muñoz
4. Itziar San Martín González
5. Ixone Azaola Díaz
6. Mar Mar Pérez Ramírez
7. María Pilar Garcia San Jose
8. Marian del Moral Puertas
9. Miriam Ayo Olabarrieta
10. Edurne Muñoz Mas
11. Olatz Elorriaga Vegas
12. Ruth Fernández Duque
13. Inés Van Herckenrode Guerrero
14. Arantza Prado Álvarez

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa