Zorionak!
Bilaketak
Ostirala, 2025ko Urtarrilaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-10-30 Leioako Udalak aurretiazko borondateen tramitazioa erraztuko die herritarrei Datorren azaroaren 6an informazio-hitzaldi bat izango da Kultur Leioako Auditoriumean 18:00etatik aurrera
Voluntares anticipadas / Aurretiazko borondateak

Leioako Udalak ekimen berri bat jarri du abian, herritarrei aurretiazko borondateen tramitazioa errazteko. Dokumentu horretan, agiria sinatzen duen pertsona etorkizunean bere borondatea adierazteko ezintasun-egoeran egonez gero jarraitu beharreko jarraibideak jasotzen dira.

Horrela, datorren azaroaren 6an, Udalak, Gizarte Politiken Sailaren bitartez, eta Osakidetzarekin batera, informazio-hitzaldi bat antolatu du Kultur Leioako Auditoriumean, 18:00etatik aurrera. Hitzaldia, herritarrentzat irekia, Victor Landa Petralanda medikuak emango du eta ez da beharrezkoa izena ematea.

Hitzaldiaren helburua da norberaren borondateak idatziz uzteak dituen abantailen berri ematea eta dokumentua kudeatzeko egin beharreko urratsen berri ematea.

Hitzaldiaren ondoren, lau tailer antolatuko dira, Osakidetzako langileek zuzenduak, nahi dutenek aurretiazko borondateen dokumentua kudeatu ahal izan dezaten, lehenengo fasean, azaroaren 20an eta 27an eta abenduaren 4an eta 11n. 15 pertsonako taldeak antolatuko dira, eta beharrezkoa da pertsona bakoitzak bi tailerretan parte hartzea, astean behin. Gabonen ostean tailer hauen fase berri bat garatzea aurreikusten da.

Informazio hitzaldia bezala, tailerrak doakoak dira, baina oraingoan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da, azaroaren 7tik aurrera voluntadesanticipadas@leioa.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo 747 494 620 telefonora deituz.

Pilar Grados Gizarte Politiketako zinegotziak informazio-hitzaldian eta ondorengo tailerretan parte hartzera animatu ditu herritarrak.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Erlazionatutako dokumentuak:

Aurrestiazko borondateak (pdf, 2055 kb)

Diptikoa (pdf, 6627 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa