Zorionak!
Bilaketak
Osteguna, 2025ko Urtarrilaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-10-29 Leioako Udalak egungo egoerari eta euskararen alorreko erronkei buruzko hausnarketa egingo du herritarrekin Herrian euskara sustatzeko plana diseinatzen ari da Udala, eta, esparru horretan, herritarrei irekitako bi topaketa deitu ditu azaroaren 7an eta 28an, Kultur Leioan, 18:00etatik aurrera
LEIOA EUSKERA / EUSKERA LEIOA

Leioako Udalak bi saio parte-hartzaile deitu ditu, herrian Euskara Sustatzeko Plana diseinatzeko prozesuaren barruan. Lehenengo topaketa azaroaren 7an izango da eta Leioako euskararen egoerari buruzko hausnarketa bateratua egiteko balioko du; bigarren saioa azaroaren 28an izango da eta Planak jaso behar dituen erronkei buruz sakontzea izango du helburu.

Biak Kultur Leioan egingo dira, 18:00etatik aurrera, ordu eta erdi eta bi ordu bitarteko iraupenarekin. Parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea Udal Euskara Zerbitzuan 94 607 25 76 telefonora deituz edo euskarazerbitzua@leioa.eus helbidera e-maila bidaliz. Telefono-zenbaki eta e-posta honetan ere informazio gehiago eska daiteke edo zalantzak kontsultatu.

Plan honen helburua da datozen 10 urteetarako, 2034ra arte, ardatz estrategikoak, lan-ildoak eta ekimenak zehaztea, gero eta euskaldunagoa izango den Leioarantz aurrera egitea ahalbidetuko dutenak, testuinguru eleaniztunean, pertsona euskaldun aktibo eta ahaldunduak izango dituen komunitatea indartuz.

Prozesuari hasiera emateko, diagnostiko bat egin da, egungo egoera zein den ondorioztatzeko eta, hortik abiatuta, hainbat lan-jarraibide ezartzeko. Azterketa hori egiteko, Udalak formulario bat jarri zuen herritarren eskura, non parte-hartzaileek beren iritziak adierazi eta helarazi ahal izan zituzten.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa