Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Uztailaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-07-09 Leioako Avanzada estaltzeak herritarrentzat 10000 metro koadro inguru sortuko ditu Garrantzi handiko obra honek beste bi hobekuntza ere badakartza, Leioako biztanleentzat ere garrantzitsuak direnak: bidegorri bat, Pinosolo ingurua udalerriaren erdigunearekin lotuko duena, eta Iparragirre kalea 2,5 metroko zabaleraraino handitzea, guztiz irisgarria izan dadin.
/

Avanzada estaltzeko lanak, Leioatik igarotzean, espazio berriak sortuko ditu, 10.000 metro koadro ingurukoak, lehendik dagoen hiri-bilbean integratuko direnak. Alde horretatik, Getxotik nahiz Bilbotik tunelera sartzeko estalki inguratzaileen hedadura murrizteak ibilgarriak diren 2.200 metro karratu ingururi bide eman die, eta hasiera batean aurreikusitakoei gehituko zaizkie.

Bestetik, proiektuak bi hobekuntza garrantzitsu dakartza, Leioako biztanleentzat ere bai: alde batetik, bidegorri bat, Pinosoloko eremua udalerriaren erdigunearekin lotuko duena; eta, bestetik, Iparragirre kaleko espaloia handitzea, 2,5 metroko zabaleraraino, guztiz irisgarria izan dadin.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa