Zorionak!
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Abenduaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-05-05 Peruri eta Artatzaganaren auzotarrei zuzendutako gutuna Eneko Arruebarrena, Leioako Alkatea
Eneko Arruebarrena, Alcalde de Leioa / Eneko Arruebarrena, Leioako Alkatea

Nabarituko zenuketenez, dagoeneko San Bartolomeko hiri-garapenerako lanak hasi dira. Hiri-ekintza hau Artatza kaletik hasi (Telleriako biribilgunearen parean) eta herri ikastetxearen, baselizaren eta Kulturgunearen eremuraino Basañesen zabalduko da, eta Achucarro kaletik, San Bartolome kaleraino bertaraino.

Ekintza honek 5 milioi euro inguruko kostua izango du. Lanei esker, honakoak egin nahi dira: San Bartolome kalea erabat berritu (lurrazpiko zerbitzuak, asfaltoa, espaloia eta argiak), baterian aparkatzeko aparkalekua egin eta Perurirantzako konexioa biribilgune batekin hobetu; Achucarro kalearen amaierako tartea erregularizatu, zuzkidura horiek ere atonduz; San Bartolome plazaren gaur eguneko azalera bikoiztu; ohiko probalekua berreskuratu; eta Altzagaondo parkea sortu (auzo guztian zehar ibili ahal izateko, Zarragabarrena, Altzagaondo eta San Bartolome parkeetatik).

Urbanizazio lanak egiten diren bitartean, 190 etxebizitza inguru (horietako 30 babes ofizialeko etxebizitzak izango dira) eraikitzeko lizentziak ere emango dira. Era berean, Bizkaiko Eliza katolikoak bere kargu hartu ahal izango du otoitz leku berri baten eraikitzea, gaur egungo tenplua ordezkatzeko asmoz.

Urbanizazio lan horiek direla-eta (Udalak inguruko auzotarrekin nahiz Auzotarren Elkartearekin egindako bileretan azaldu zituen), aldaketak izango dira auzoko ohiko joan-etorrietan; izan ere, kaleetako batzuen ohiko funtzionamendua aldatu egingo da, lanek aurrera egin ahala. Horrek ahalik eta eragozpen gutxien sortzea espero dut, eta, nolanahi ere, gurekin harremanetan jar zaitezkete, arazoen berri emateko edo ideiak eta iradokizunak helarazteko; horretarako, Udalaren Bulego Teknikora (94 400 80 05) edo Udaltzaingora (94 400 80 21) jo dezakezue. Era berean, mezu elek­tronikoen bitartez ere egin dezakezue (hirigintza@leioa.net edo udal­tzaingoa@leioa.net). Era berean, urbanizazio lanen ardura duen enpresak harremanetarako pertsona bat izendatu du xede horretarako: Luis Miguel Martínez (telefonoa: 678 612 474).

Seguru nago datozen hilabeteotako eragozpenak eta nahasmenak azkenean onerako izango direla. Eta, edozelan ere, eragozpen horiek ahalik eta gehien murriztu ahal izatea espero dut.

Erlazionatutako dokumentuak:

Gutuna (pdf, 125 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa