2024-06-14
Abian da 2024ko San Juan jaien programazioa
Gaurko hitzorduak barrakekin eta bakarrizketekin izango dira, bihar Antzineko Eguna ospatuko da eta igandean Jota Lehiaketa izango da protagonista.
Abian da 2024ko San Juan jaien programazioa. Dibertimenduaren lehenengo hitzorduak gaur arratsaldean bertan izango dira; lehenengoa, 19:00etatik aurrera, Iturriondoko aparkalekuan barrakak irekitzearekin batera; bigarrena, 20:30ean, "Monólogos de la vagina" ikuskizunarekin, Kultur Leioan (sarrerak 12 eurotan), programaren lehen eguna amaitzeko, Leioa Comedy Night bakarrizketek Aldapa auditoriuma beteko dute Coria Castillo & Sergio Encinasen eskutik.
Antzinako Eguna ekainaren 15ean, larunbatean, ospatuko da. Barandiaran Behekoa Institutuak paella lehiaketa, jolas herrikoiak eta haurrentzako tailerrak hartuko ditu egun osoan zehar. Bazkaria bertsolariek girotuko dute, bingoa ez da faltako bazkalosterako edo euskaraokea arratsaldea girotzeko.
20:00etan festak Sabino Aranan jarraituko du GOTx ELEKTROTXARANGAREKIN eta 00:00etatik aurrera txosnen gunean erromeria izango da OXABIrekin.
Egunean zehar, programazioa Rail Road Leioako erakusketekin osatuko da eta Patinaje Eskolaren erakustaldia ere egongo da, ordutegia programarekin alderatuta aldatu da eta 11:30ean izango da, Kandelazubietako Kiroldegian.
Ekainaren 16an, igandea, Leioako Udalaren Jota Lehiaketaren XXII. edizioa izango da protagonista. 12:00etan izango da, aurten kokapen berri batean, Udaletxeko plazan.
Aurreikusita dago 11 bikotek parte hartzea, horietatik 4 haurren kategorian eta beste 7ak nagusien kategorian.
Leioako alkatea, Iban Rodriguez Etxebarria, ekitaldira joango da eta, lehiaketa amaitutakoan, sariak banatuko ditu.
• Programazioan aurreikusita zegoen arren, azkenean larunbatean ez dira Leioan ospatuko Arte Martzialen Eskolaren erakustaldia, Hiru Errege Pilota Txapelketaren Finalak, Gimnasia Erritmikoko Eskolaren erakustaldia, ezta igandeko,ekainak 16, V. xake txapelketa ere.