Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Ekainaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-05-19 Umore Azokako epaimahaiak La Pez, La Corcoles eta Cie Balancetoi & Maleta Company konpainiei eman dizkie 2024 edizioko sariak Sariek artisten talentua eta sormena balioestea dute helburu, baita sektoreko profesionalen ekarpena ere.
/

Leioako Udalak antolatutako Umore Azoka 2024 gaur bukatu da programazioz beteriko lau egunen ondoren. Amaiera jardunaldian aurtengo edizioko sarien berri eman da. Sariek parte hartu duten artisten talentua eta sormena aitortzea eta balioestea dute helburu, baita sektoreko profesionalen ekarpena eta banaketa izatea ere.

2024ko Euskadiko Ikuskizun Onenaren saria LA PEZ konpainiaren “Plaza” lanarentzat izan da, freskotasunagatik, hurbiltasunagatik eta publikoarekin izan duen erabateko komunikazioagatik. Tokikotik globalera doan erakusketa delako, bihotzarekin hitz egitea lortu duelako eta dramaturgia berriak erabili dituztelako, komunitatea eta elkartasuna, errespetua eta desberdintasunaren aldeko borroka bezalako balioak sortuz.

2024ko Munduko Ikuskizun Onena CIE BALANCETOI & MALETA COMPANY konpainiak lortu du “Claudette” lanagaitik. Zirkuaren poetika eta txotxongiloak uztartzeagatik saritu dute, aldi berean erakusketa sinple eta handi bat lortu baitute. Maila handko bi diziplinetan eginda, belaunaldien arteko historiak emozioa eragin du ikusleengan.

Azkenik, Umore Azokako epaimahaiak 2024ko Aipamen Berezia eman dio LA CORCOLES konpainiari, “H” izeneko erakusketagatik. Funanbulistak dotorezia eta edertasunarekin dantzan egin duelako kable baten gainean, diziplina hau erreza izango balitz bezala irudikatuz.

Epaimahia honako hauek osatu dute: Amagoia Garaiazabal, Basauriko Udaleko Kultura Teknikaria eta Artekaleko Presidentea; Anna Guiberet, Fira Tarragako Zuzendari Artistikoa; Fernando Marin, Gasteizko Udaleko Teknikaria eta KaldeArteko Programatzailea; Luis Lozano, Kultura Kudeatzailea eta Espainiako Antzerki, Auditorium, Zirkuitu eta Jaialdien Sareko Zirku Batzordeko Kidea; eta Isabel Pérez Izquierdo, Kultura Kudeatzailea eta Andaluziako Kultur Erakundeen Agentzia. Jaialdiaren egunetan zehar emanaldi guztiez gozatu ahal izan dute, hauek baloratu eta azken erabakia hartu ahal izateko.

Eguraldiaren iragarpena dela eta, Leioako Udalak gaurko programatutako ikuskizunak berrantolatuko ditu. Gauzak horrela, antolatzaileek ikuskizun batzuk lekuz aldatu behar dituzte, programazio berria behean adierazitakoa izanik:

INSTITUTUA
12:30. MARKELIÑE. “ART-ILUSIO”
13:30. TWOMUCH CIRCUS. “TENTÉ”

KANDELAZUBIETA
13:00. CÍA ARTILUGIO. “IN N’ OUT”

EUSKAL ETXEEN PLAZA
13:30. CIRC PISTOLET. “A PIE DE CALLE”


UMORE AZOKARI BURUZ

Leioako Udalak UMORE AZOKA – Leioako Kaleko Artisten Azoka antolatzen du duela 24 urte. 1988tik zegoen Umore Jaialditik sortu zen azoka, eta arrakasta handia izan zuen publikoaren eta kritikaren aldetik.

Helburu nagusia kaleko arteen industria (antzerkia, dantza, zirkua, musika eta abar) garatzen laguntzea da, kaleko arteen sektore horien kontsumoa, ibilbideak eta koordinazioa sustatuz, eta konpainien/taldeen/artisten sustapena azpimarratuz.

Gaur egun, Umore Azoka Ikuskizunak erakusteko eta sustatzeko gunea ere bada, eta, aldi berean, profesionalen arteko urteroko foora.

SARE SOZIALAK:

LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Erlazionatutako dokumentuak:

PROGRAMAZIOA IGANDEA (pdf, 319 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa