Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Ekainaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-05-17 Umore Azokak gaurko aurreikusita dauden ikuskizun batzuen kokapenak aldatuko ditu, gainontzeko programazioa mantentzen da Leioako Udalak Umore Azokarako gaurko porgramatuta zituen ikuskizun batzuen kokapena aldatu behar izan du euriarekin bateraezinak direlako
/

Leioako Udalak Umore Azokaren guarko programazioa berrantolatu behar izan du, eta ikuskizun batzuk beste agertoki batzuetara eraman ditu euri-iragarpenarekin bateraezinak direlako. Gauzak horrela, Nimu, Goitibera, Cidelet, Ganso&Cía, La Pez, Cía Taranna eta Trotamundos konpainiek behean adierazitako lekuetan gozatu ahal izango dute.

Umore Azoka 2024 datorren igandera arte, maiatzak 19, egingo da. Azokaren 24. edizio honetan 41 konpainia eta horien 80 emanaldi baino gehiago egongo dira.

Ikuskizun guztiek doako sarrera librea izango dute, Estefanía de Paz Asin konpainiaren ordezkaritzak izan ezik. Ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago, pertsona batek doako gonbidapenak banatuko ditu, iristen den ordenaren arabera emanaldi-gunean, kasu honetan Sabino Arana plazan.


GAURKO PROGRAMAZIO BERRIA, MAIATZAK 17, OSTIRALA

KANDELAZUBIETA
18:00. NIMU. “PAUSA” (ERREKALDE NARANJOSEN ORDEZ)
19:00. GOITIBERA. “ERAITSI SL” (UDONDO BOULEVARDEN ORDEZ)
21:00. CIDELET. “SOMOS TODES INMIGRANTES” (UDALETXEAREN ORDEZ)

INSTITUTO
18:00. GANSO & CÍA. “WELCOME & SORRY” (ALDAPAREN ORDEZ)
21:30. LA PEZ. “PLAZA” (UDONDO BOULEVARDEN ORDEZ)
22:30. CIA TARANNA. “DISPERS” (20:30ETAN BEHARREAN)

BOULEVARD HOMBRE VERDE
18:00. TROTAMUNDOS. “FINITO-INFINITO” (LARUNBATEAN 18:00ETAN INSTITUTOAN MARKELIÑEREN ORDEZ)

SARE SOZIALAK:

LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Erlazionatutako dokumentuak:

Programazioa (pdf, 1610 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa