2024-05-14
Betiko Ikastolako ikasleek egindako kartela "Leioa, eraso matxistarik gabeko hiria" kanpainaren irudia izango da
Ikastola honetako DBHko 2. mailako ikasleen proposamenak irabazi du Leioako Udalak antolatutako sexu-erasoen eta eraso sexisten aurkako VIII. Kartel Lehiaketa.
Betiko Ikastolako DBHko 2. Mailako ikasleek diseinatutako kartelak irabazi du Leioako Udalak bere Berdintasun arloaren bitartez antolatutako sexu-erasoen eta eraso sexisten aurkako ikastetxeen VIII. Kartel Lehiaketa. Horrela, Udalak datozen asteetan ezagutzera emango duen 2024ko "Leioa, eraso matxistarik gabeko hiria" kanpainaren irudi bihurtuko da.
Kartel irabazleak "Hemen Beldur Gabeko Begirada" leloa erabiltzen du, eta aurpegiaren goiko aldeko irudia erabiltzen du, begiei protagonismo osoa emanez.