2024-05-07
11 eta 74 urte bitarteko ia 50 margolari bildu ziren Leioako kaleetan joan den igandean egindako pintura azkarreko lehiaketan
Aurtengo edizioan Leticia Gaspar izan da irabazlea.
Joan den igandean, maiatzaren 5ean, Leioako Udalak "Margolari gazteak... eta ez hain gazteak..." pintura azkarreko lehiaketa egin zuen. Bertan 11 urtetik (2012an jaioa) 74ra bitarteko 48 parte-hartzaile bildu ziren.
Arteak eta talentuak, pintura moduan, lehiaketa garatzeko aukeratutako espazioak bete zituzten: Elexalde errota, Estartetxe, Lamiako-Txopoeta, Mendibile jauregia, Ondiz, Pinosolo parkea, Sabino Arana, San Bartolome ermita, udaletxea/eliza eta Udondoko bulebarra.
Lehiaketa honek sei sari banatu ditu, hiru nagusiak eta beste hiru bereziak. Lehen saria 40 urteko Leticia Gasparentzat izan da, 1.300 euro eta margolari paleta eskuratuz. Bigarrena, 41 urteko Eduardo Altsasurentzat. 1.100 euro eta margolari paleta bat jasoko ditu. Hirugarren saria 67 urteko Milagros Sánchezek jaso du, berak 800 euro eta margolari paleta bat eramango ditu.
Sari bereziei dagokienez, Gaztea sariak, 800 euro eta pintore paleta dituenak, 18 eta 30 urte bitarteko parte-hartzaile baten lanik onena saritzen du, eta aurten Andrés Rivasentzat izan da. Harrobia saria Alejandra Garcíarentzat izan da, 18 urtetik beherako parte-hartzaile baten obrarentzat. Honek ere pintore paleta bat eta 120 euroko bonua jasoko ditu. Azkenik, Leioan erroldatutako pertsonentzako Leioa saria izan da. José Reyes Ramosek eraman du, 500 euro eta pintore paleta bat jasoko ditu.