2024-03-12
Bihar, asteazkena, martxoak 13, Artaza, San Bartolome, Telleria, Basañese eta Peruriko bizilagunekin "Alkatearekin partekatzen" programaren laugarren topaketa
Iban Rodriguez Etxebarria alkatearekin topaketa Zuatzu Txokoan (San Bartolome Txokoa) izango da, Behargintzaren egoitzan, 18:30etik aurrera.
"Alkatearekin partekatzen/Charlando con el Alcalde" programaren laugarren topaketa bihar izango da, asteazkena, martxoak 13, Iban Rodriguez Etxebarria alkateak Artaza, San Bartolome, Telleria, Basañese eta Peruriko bizilagunekin egingo duen topaketarekin. Hitzaldia Zuhatzu Txokoan (San Bartolome Txokoan) izango da, 18:30etatik aurrera.
Parte hartzeko aurretik izena eman behar da leioa.zabalik@leioa.eus helbidera mezu elektroniko bat bidalita, 747 49 45 90 telefonora whatsaap o telegram bidalita edo deituta. Edozein kasutan, izena, abizena eta harremanetarako telefonoa adierazi behar dira.
9 TOPAKETA
Guztira 9 topaketa izango dira herriko hainbat gunetan, eta horietako bakoitzean udalerri osorako interes komuneko gaiak jorratu ahal izango dira, baita garrantzi handiagoa hartzen dutenak ere, auzoak hitzaldia egingo den gunetik gertu daudelako.
• Urtarrilaren 31, asteazkena, Behargintzan, Iturribide, San Juan, Ikea eta Mendibile auzokideentzat.
Otsailaren 14an, asteazkena, Kultur Leioan. Elexalde, Iparragirre Etorbidea, Sabino Arana, Luis Libano, Independentzia eta Leioandiko bizilagunentzat.
• Otsailak 28, asteazkena, San Bartolome txokoan. Aldekoena, Larrakoetxea eta Artatzaganako herritarrentzat.
• Martxoak 13, asteazkena, San Bartolome Kulturgunean. Artaza, San Bartolome, Telleria, Basañese eta Perurin bizi direnentzat.
• Martxoak 19, asteartea, Lamiakoko Adinekoen Zentroko aretoan. LAmiako-Txopoeta, Txorierri, Begoñako Ama eta Ibaiondoko bizilagunentzat.
• Apirilaren 10ean, asteazkena, Ondizeko dorrean. Udondo, Ondiz eta Aketxeko bizilagunentzat.
• Apirilaren 17an, asteazkena, Behargintzaren egoitzan. Kandela Zubietan eta Iparragirre zeharkalean bizi direnentzat.
• Maiatzak 8, asteazkena, Gaztelubide txokoan, Pinuetan bizi direnentzat.