Zorionak!
Bilaketak
Igandea, 2024ko Abenduaren 22a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-04-26 Obrak hasi dira San Bartolomen
sanBar / SanBar

Dagoeneko San Bartolomeko hiri-garapenerako lanak hasi dira. Hiri ekintza hau Artatza kaletik hasi (Telleriako biribilgunearen parean) eta herri ikastetxearen, baselizaren eta Kulturgunearen eremuraino Basañesen zabalduko da, eta Achucarro kaletik, San Bartolome kaleraino bertaraino.

Ekintza honek 5 milioi euro inguruko kostua izango du. Lanei esker, honakoak egin nahi dira: San Bartolome kalea erabat berritu (lurrazpiko zerbitzuak, asfaltoa, espaloia eta argiak) eta baterian aparkatzeko aparkalekua egin; Achucarro kalearen amaierako tartea erregularizatu, zuzkidura horiek ere atonduz; San Bartolome plazaren gaur eguneko azalera bikoiztu; ohiko probalekua berreskuratu; eta Altzagaondo parkea sortu (auzo guztian zehar ibili ahal izateko, Zarragabarrena, Altzagaondo eta San Bartolome parkeetatik). Urbanizazio lanak egiten diren bitartean, 190 etxebizitza inguru (horietako 30 babes ofizialeko etxebizitzak izango dira) eraikitzeko lizentziak ere emango dira. Era berean, Bizkaiko Eliza katolikoak bere kargu hartu ahal izango du otoitz leku berri baten eraikitzea, gaur egungo tenplua ordezkatzeko asmoz.

Urbanizazio lan horiek direla-eta (Udalak inguruko auzotarrekin nahiz Auzotarren Elkartearekin egindako bileretan azaldu zituen), aldaketak izango dira auzoko ohiko joan-etorrietan; izan ere, kaleetako batzuen ohiko funtzionamendua aldatu egingo da, lanek aurrera egin ahala. Horregatik joan den astetik aurrera San Bartolome kalean, Artatza kaletik igotzeko noranzkoan, zirkulazioa debekatuko da eta Joaquín Achucarro eta San Bartolome kaleen artean (elizaren parean), Basañese kaleko zatian, trafikoa moztuko da.

Bestalde, ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioari eragingo dioten neurri horien ondorioz, Peruri auzora, Luberri multzora eta San Bartolome Ikastetxera sartzeko bideak berrantolatu beharko dira eta honela geldituko dira:

· Peruri auzora sartzea: San Bartolomeko sarbidea itxita (auzotik irteteko erabili ahalko da), Kurkudirako igoeratik eta Artatzagana kaletik (Aldekoenako biribilgunearen bidez) sartu ahalko da.

· Luberrira sartzea: San Bartolome kaletik sartuko dira Peruri auzotik datozenak; Artatza kaletik sartzeko, Basañese kaletik Joaquín Achucarro kalera joan beharko da eta hortik jaitsiko da, Luberrira sartzeko.

· Luberritik irtetea: San Bartolome kaletik edo Joaquín Achucarro kaletik irten ahalko da, baina, edonola ere, Artatza kalera irtengo da.

· Oinezkoak San Bartolome Ikastetxera sartzea: oinezkoek San Bartolome baseliza inguratu beharko dute ikastetxera sartzeko. Autobusentzat behin-behineko geralekua jarriko da Joaquín Achucarro kalearen hasieran, orain zeharkako aparkalekuak dauden lekuan. Ikasleak ikastetxera ekartzen dituzten ibilgailuek Basañese kalean aparkatu beharko dute nahitaez.

Aldaketa hauek ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko asmoarekin Udalak, arazoen berri emateko edo ideiak eta iradokizunak helarazteko, Udalaren Bulego Teknikoarekin edo Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko eskatu die herritarrei.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa