Zorionak!
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Abenduaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-12-12 Leioako Udalak migrazioari, aniztasunari eta inklusioari buruzko gogoeta egiteko gonbita egin die herritarrei, Lamine Thiorren umorearen bidez Lamine Thior monologista, komiko, gidoilari, influencer eta aktibistak Kultur Leioan izango da datorren ostegunean, abenduak 14. Bi saio izango dira, bata DBHko 3. mailako ikasleentzat eta bestea doakoa herritarrentzat. Bi kasuetan, emanaldiaren ondoren, elkarrizketa bat garatuko da bakarrizketagilearekin berarekin, bertaratuek beren iritziak, ideiak edo hausnarketak azaldu ahal izan ditzaten. Helburua da herritarrek, oro har, eta gazteek, bereziki, aniztasunari, inklusioari edo kulturartekotasunari buruz modu kritikoan hausnartzeko aukera izatea, migrazioaren eta migratzaileen inguruko zurrumurruetan eta buloetan arreta jarriz.
/

Leioako Udalak migrazioari, aniztasunari eta inklusioari buruz hausnartzeko gonbita egiten die herritarrei, umorearen bidez, Lamine Thiorren monologuista, komiko, gidoilari, influencer eta aktibistaren eskutik.

Thiorrenek datorren ostegunean, abenduaren 14an, bi saio eskainiko ditu Kultur Leioan. Lehenengo emanaldia goizez izango da, eta DBHko 3. mailako ikasleei zuzenduta dago. Bigarrena, arratsaldez, 19:00etatik aurrera, herritar guztientzat zabalik. Sarrerak doan jaso ahal izango dira, sarrerak agortu arte eta ikuskizunaren egunera arte, Kultur Leioako leihatilan.

Bi kasuetan, funtzioaren ondoren, elkarrizketa bat garatuko da bakarrizketagilearekin berarekin, bertaratuek beren iritziak, ideiak edo hausnarketak azaldu ahal izan ditzaten, herritarrek, oro har, eta gazteek, bereziki, aniztasunari, inklusioari edo kulturartekotasunari buruz modu kritikoan hausnartzeko aukera izan dezaten, arreta arreta migrazioaren eta migratzaileen inguruko zurrumurruetan eta buloetan jarriz.

MIGRATUEN NAZIOARTEKO EGUNA
Ekimen hau abenduaren 18an izaten den Pertsona Migratuen Nazioarteko Egunaren barruan kokatzen da, eta Leioako Udalaren Immigrazio Planaren ekintza gisa sartzen da, bai eta 2019az geroztik udalerriari dagokion Zurrumurruen Aurkako Sarean ere, Leioako bizilagunak gero eta gizarte inklusiboago, kulturartekoago eta askotarikoago batean elkarrekin biziko diren Leioarantz egiten laguntzea du helburu.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa