Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 01a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-10-10 Leioako Udalak 2024ko Umore Azokan parte hartzeko proposamen artistikoak aurkezteko epea ireki du Epea azaroaren 20ra arte egongo da zabalik, eta eskaerak modu telematikoan egin beharko dira, www.umoreazoka.org webgunearen bitartez.
/

Udalak 2024ko Umore Azokan parte hartzeko proposamen artistikoak aurkezteko epea ireki du. Artistek azaroaren 20ra arte izango dute beren proiektuak aurkezteko eta modu telematikoan egin beharko dute, www.umoreazoka.org webgunearen bitartez.

Umore Azoka – Leioako Kaleko Artisten Azokaren XXIV. edizioa maiatzaren 16, 17, 18 eta 19an egingo da.

Azokan parte hartzeko kalea adierazpide eta komunikazio artistiko gisa erabiltzen duten konpainia, artista eta talde profesionalen proposamen eta lanak aurkeztu daitezke. Kaleko arteetan dauden diziplina guztietako proposamenak aurkeztu ahal izango dira (antzerkia, musika, zirkua, dantza, clown, performanceak, instalazioak, eta abar), haurrei, familiei edo helduei zuzenduak.

2023ko maiatzetik aurrera estreinatutako lanak edo Estatuan estreinatu gabeko muntaiak onartuko dira, eta Azokan estreinatzeko proposamenak oso positibotzat joko dira, betiere Batzorde Artistikoak behar adina denbora badu estreinaldiaren kalitatea bermatzen duten datuak biltzeko.

NAZIOARTEKO ERREFERENTZIA AZOKA
23 edizioren ondoren, Umore Azoka kale arteetarako erreferentziazko azoka gisa finkatu da estatuan eta nazioartean.

Lau egunez, Leioak aukera paregabea eskaintzen du banatzaileak, programatzaileak, konpainiak eta prentsa Kaleko Arteez bizitzeko. Harremanak ezartzeko, ideiak trukatzeko, lanak erakusteko eta antzezpenak kontratatzeko aukera. Kaleko arteak eguneko hogeita lau orduetan bizitzeko aukera ematen duen foroa, ekitaldi honetan publikoa eskaintzen zaizkion ikuskizun guzti-guztiez gozatzeko eta parte hartzeko prest dago.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
UMORE AZOKA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.umoreazoka.org

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa