Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 01a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-09-07 Martxan euskaraz Mastitxu Euskaltegian 2023-2024 Ikasturtea irailaren 25ean hasiko da. Matrikulazio epea hilaren 20ra arte irekita egongo da.
Os esperamos en el Euskaltegi municipal Mastitxu. / Zuen zain gaude Mastitxu Udal Euskaltegian.

Leioako Mastitxu Udal Euskaltegiak dagoeneko ateak ireki ditu irailaren 25ean hasiko den ikasturterako. Zure euskara-maila hobetu edo indartu, edo zure hizkuntza-eskakizuna egiaztatu nahi baduzu, ezin duzu aukera hau galdu.
Gainera, Udalak urtero eskaintzen dituen laguntza ekonomikoei esker, matrikularen
% 60 berreskuratu ahal izango duzu, edo % 100, ezarritako familia errentaren balioen arabera. Halaber, DSBE jasotzen duten pertsonek tasa murriztua dute hasieratik, eta, beraz, matrikularen % 10 baino ez dute ordaintzen.

C1 mailan matrikulatzen diren 16 eta 18 urte bitarteko ikasleek 20 euroko matrikula berezia izango dute. Mastitxu euskaltegia leioaztarren errealitate eta beharretara egokitzen saiatzen da, askotariko moduluak eskainiz (10, 8, 5 edo 4 ordu astean), goizeko, eguerdiko eta arratsaldeko ordutegietan. Eskaintza zabala da, % 100 aurrez aurreko ikastaroak dituzten leioaztar guztiengana iristen saiatzen dena, baita BOGA autoikaskuntzarako plataformaren bidezkoa ere.

Informatu Mastitxu Euskaltegian 944 640 002 telefonora deituz edo euskaltegi@leioa.eus helbidera idatziz.

Erlazionatutako dokumentuak:

Martxan euskaraz (pdf, 4769 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa