Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-06-29 Ekainaren 28an, LGTBIQ+ Kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren adierazpena Aurten berirro ere Ekainaren 28an, LGTBIQ+ kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna, eskubideak eta bizikidetza aniztasunetik aldarrikatzen ditugu eta kolektibo horren eskubideak eta askatasunak onartzeko lortutako aurrerapenak ospatzen ditugu.
Bandera LGTBIQ+ en el Ayuntamiento / LGTBIQ+ bandera udaletxean.

Leioako Udalak bat egin du Eusko Jaurlaritzaren LGTBIQ+ kolektiboarentzako Informazio eta Laguntza Zerbitzua den Berdindu! zerbitzu publikoak, eskerrak eman nahi ditu ahaleginak batu dituzten pertsona guztiei sexuaskapenaren aldeko borrokaren alde, eta, gaur egun, gizartea sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eraldatzeko lana antolatzen eta gauzatzen jarraitzen dutenei.

Testuinguru horretan ekainaren 28ak garrantzi handiagoa dauka. eta Leioatik, Berdindu! elkarteak bezala, gizartea animatu nahí dugu, gorroto-diskurtsoetan eta giza eskubideen urraketa egoera horien aurrean, esku hartu eta ozen sala ditzaten.

Horregatik, sentsibilizazio eta aldarrikapen ekitaldiekin bat egiteko eskatzen diegu pertsona guztiei, leiho eta balkoietatik kolore — askotako — banderak — zintzilikatuz, — gaur aniztasunaren aldeko eguna dela ikusaraziz.

Erlazionatutako dokumentuak:

Adierazpena (pdf, 937 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa