2010-04-06
Gazte bi atxilotu ditu Udaltzaingoak auto baten lapurreta egin izana egotzita
Leioako Udaltzaingoaren patruila batek gazte bi atxilotu zituen joan den igandean Lamiakoko dartsenan (futbol-zelaiaren inguruan) aparkatuta zegoen auto baten lapurreta egin izana egotzita.
Joan den igandean, arratsaldeko 20.20ean gertatu zen, udaltzainen patruila Lamiakora heltzerakoan bertako herritarrek gazte bi zituzten geldiarazita, antza bertan aparkatuta zegoen auto baten kristala apurtu zuten barruan zegoen poltsa bat lapurtu nahian.
Gorlizko herritarrak ziren gazteak, J.F.U.G eta J.G.M.R 21 eta 19 urtekoan hain zuzen ere. Udaltzaingoaren bulegoetara eraman zituzten gazteak “indarrez baliatutako lapurreta” egotzita.
Honetaz gain, Leioako Udaltzaingoak jakin izan duen arabera, J.F.U.G aurrekariak ditu biolentziazko beste lapurreta batzuetan inplikatuta egoteagatik. Konprobazioak egin ostean, gazte biak epaiketa azkarrerako deitu dute biharko.