2023-03-16
Leioako elkarte sarea berdintasunean trebatzen
Gida honetaz gain, Udalak prestakuntza teknikoko aurrez aurreko saioak antolatuko ditu interesa duten erakunde guztientzat.
Leioako Udalak gida bat jarri du udalerriko elkarteen eskura, eguneroko funtzionamenduan genero-ikuspegia txertatzen laguntzeko. Leioako ehun bat elkarteren artean banatu da dagoeneko, gizarte bidezkoago baterako aldaketa sustatzeko eta bultzatzeko beharrezkoak diren baliabideak emateko.
Tresna honek udalerriko elkarteen barruan jarduera bat garatzen duten pertsona guztiei aukera ematen die garatzen dituzten proiektu eta jardueretan eta antolaketa-zereginean genero-ikuspegia txertatzera hurbiltzeko. Gainera, Udalak prestakuntza teknikoko aurrez aurreko saioak antolatuko ditu interesa duten erakunde guztientzat.
Emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egitea onuragarria da gure auzo eta hirietan parte hartzen duten pertsona guztientzat; izan ere, horrela, gizarte bidezkoago bat garatzen laguntzen dugu, generoagatiko edozein diskriminazio mota desagerraraziz.
Horregatik, Leioako Udalak berdintasuna bultzatu nahi du gure udalerrian, elkarteek gure udalerriko pertsonekin duten hurbiltasunagatik eta harreman zuzenagatik betetzen duten paper garrantzitsua azpimarratuz.
Partekatu:
Itzuli