2023-01-24
Aldundiak laguntza berriak emango ditu Estartetxe eta Iparragirre kaleetako hainbat etxebizitzetan leihoak isolatzeko
Bizkaiko Foru Aldundiak laguntza berriak eman ditu trafiko handiko eremuetatik gertu dauden etxebizitzen isolamendu akustikoa hobetzeko. Oraingo honetan Estartetxe kaleko 9-11-13-19-21-23 zenbakietara eta Iparragirre etorbideko 2b eta 38 zenbakietara zuzenduta daude laguntzak.
Laguntza horiei buruzko foru agindua urtarrilaren 18an argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (11/2023 Foru Agindua) eta, beraz, foru iturrien arabera, eskaerak egiteko epea otsailaren 18an amaituko da.
Partekatu:
Itzuli