Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Azaroaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-12-12 Nekazaritza azokak pandemiaren aurreko datuak berreskuratu zituen atzo
azoka 2022 / azoka2022

Leioak Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren XXXIII. edizioa ospatu zuen atzo. Eguraldiaren laguntzarekin, pandemiaren aurreko datuak berreskuratu ziren, eta 12.000 pertsona inguru bildu ziren Errekalde eta Jose Ramon Aketxe plazetan eta Bulebarrean. Euskal produktuez, kulturaz eta kirolaz gozatzeko aukera paregabea izan zen.

Azoka honetan saridun batzuk egon ohi dira. Idiazabal Gaztaren XXII. Edizioaren lehiaketa nabarmentzen da. Bertan bizkaitar jatorriko 14 gaztagileetatik bostek hartu zuten parte, eta honako sailkapen honekin amaitu zen:

1. Ipiñaburu (Zeanuri)
2. Santamañe-Baskaran (Markina-Xemein)
3. Aitor Urien (Abadiño)

Honez gain, Laukizko Beñat Urbietaren behia aukeratu zen Behi Politarena bezala. Saski zozketatuak ere banatu ziren: Daniel, Esther de Armas eta Denisse Manson izan ziren irabazleak.

Azkenik, esan behar da 102 pertsonak parte hartu zutela nekazarien eta artisauen artean postua jartzen, eta 105 abelburu ere izan zirela gure kaleetan. Etxolen XV. Dekorazio lehiaketan 102 postu aurkeztu ziren (80 nekazaritzako produktuekin eta 22 artisautza eta landareekin) eta horietatik Gatikako Rosario Etxeberria izan zen irabazlea.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa