2022-11-16
Ibaiondoko etxebizitzetarako eskabideak zuzentzeko epea
Leioako Ibaiondo 15b Areako P.02 lurzatian egin beharreko babes sozialeko 26 etxebizitzen esleipen-prozesuan zozketa bidez parte hartzeko zuzendu behar diren eskabideen zerrenda argitaratu da. Zerrenda Alkatetzaren 2022ko azaroaren 10eko 2022003860 Dekretuaren I. ERANSKINEAN kontsulta daiteke, albiste honetan erantsitako dokumentuan ere ikusi daiteke.
Eskabideak zuzentzeko, kasu bakoitzerako adierazitako arrazoia hartuko da kontuan, zerrendak argitaratzen direnetik HAMAR (10) EGUN BALIODUNEKO epean (egoitza elektronikoan, Leioako Udalaren eta Amenabar Etxegintza Bizkaia SLren webguneetan eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean), azaroaren 17tik 30era, biak barne.
Zuzenketa hori honako hauen bidez egingo da:
- Udalaren egoitza elektronikotik, https://udaletxean.leioa.eus/.
- Leioako Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzua.
- Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako baliabideak
Adierazitako epean eskabidea zuzentzen ez duten interesdunek atzera egin dutela ulertuko da. Akatsak zuzentzeko epea igarotakoan, Udalak onartutako eta baztertutako pertsonen aldez aurreko zerrenda egingo du. Zerrenda hori Udaletxeko iragarki-oholean eta Udalaren eta Amenabar Etxegintza Bizkaia SLren webguneetan argitaratuko da, zozketaren oinarriak arautzen dituen Ordenantzaren 8. puntuaren araber, bai eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean ere.
Partekatu:
Itzuli