2022-10-06
Ibilaldi osasungarrien lehen irteera izango da igandean
Datorren igandean izango da ibilaldi osasungarrien barruan programatutako lehen txangoa. Irteera 11:00etan izango da Bulebarrean, eta bertatik abiatuko dira parte hartzaile guztiak eta dagokien ibilbidea egingo dute, oraingo honetan Baserri pasealekua.
Hilero irteera osasungarri bat antolatuko da Leioako Turismo Mahaitik definitutako bost ibilbide osasungarrietako batetik, Leioako hainbat gune bisitatuz adin guztietako leioaztarrekin batera.
Jarduera hau egiteko datak hauek izango dira:
- Igandea, urriak 9: baserri pasealekua
- Azaroak 27, igandea: Unibertsitate ibilaldia
- Otsailak 5, igandea: Marinerri pasealekua
- Martxoak 26, igandea: ermiten pasealekua I
- Maiatzak 7, igandea: ermita pasealekua II
Hainbat alderdi jorratzen dituen ekimena da; osasuna sustatzea, jarduera osasungarriak egitera gonbidatzen baitu, hala nola paseoa; jarduera soziala, adin desberdinetako bizilagunak elkartzea komunitatean jarduera bat egiteko; eta gure udalerria eta eskaintzen digun guztia hobeto ezagutzea. Hori dela eta, bide osasungarrien jarduera udaleko hainbat sailek koordinatzen dute (Gizarte Ongizatea, Kirolak eta Ekonomia Sustapena eta Turismoa), emaitza hobea lortzeko eta leioaztar gehiagotara heltzeko.
Animatu jarduera fisiko, komunitario eta kultural batean parte hartzera!
Partekatu:
Itzuli