2022-10-03
Radar mugikorra Gaztelubiden igoera kontrolatuko du gaurtik aurrera
Leioako Udaltzaingoak Gaztelubidetik (Gaztelueta eta Betikoranzko igoera) doazen autoen abiadura kontrolatuko du gaurtik aurrera radar mugikorrarekin. Neurri hori auzotarren kexak eragin du; izan ere, bizilagunek uste dute eremu hori ez dela segurua oinezkoentzat, autoen abiadura handiegia delako.
Gogoratu behar da Leioan 30 km/h abiadura-muga hausteak 100 eta 600 euro arteko isunak dakartzala, gidabaimenean 6 punturainokoak izateaz gain.