2022-07-28
Sakoneta itxita egongo da abuztuko lehen hamabostaldian mantentze lanetarako
Sakoneta kiroldegiak ordutegi berezia izango du datozen asteetan. Abuztuko lehen hamabostaldian instalazioak itxita egongo dira, eta bigarren hamabostaldian kiroldegiko gune batzuk zabaltzen hasiko dira. Zehazki, hauek dira aldaketak:
Jendearentzako arreta: Itxita abuztuaren 1etik 14ra
Muskulazioa: Itxita abuztuaren 1etik 15era
Boulder: Itxita abuztuaren 1etik 31ra
Igerilekuak: itxita uztailaren 30etik irailaren 12ra.