2022-02-24
Liburutegiak haurrentzat euskarazko irakurketa kluba jarri du abian
Udal Liburutegiak programa berri bat jarri du martxan, haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko eta, gainera, familian egiteko. Mintzoan KuxKux euskarazko irakurketa-kluba da, eta hilean behin haurrak eta haien gurasoak bilduko ditu, hainbat ekintza egiteko: soinu-irakurketak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko iruzkinak eta gomendioak, literaturaren inguruko ekimen lasaiak.
Zehazki, gune berri hau 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat izango da, eta heldu batek lagunduta joan beharko dute. Saioak hileko bigarren ostegunetan izango dira, Kultur Leioako udal liburutegian, 18:00etatik aurrera. Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du aldez aurretik 94.607.25.74 telefonora deituz edo liburutegia@leioa.eus helbidera idatziz, saio bakoitzak gehienez 15 umerentzako tokia izango baitu.
Helburu nagusia irakurketaz eta literaturaz gozatzea da, baina, horrez gain, haurraren guraso edo hurbilen dauden pertsonen parte-hartzearekin, ohitura hori etxean ere mantentzeko.
Partekatu:
Itzuli