Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-09-10 Leioak sei aire-neurgailu instalatu ditu bere Smartcity proiektuaren lehen pauso moduan Datuak denbora errealean kontsultatu ahal izango dira LeioaZabalik Gardentasunaren webgunean eta udalerriko hainbat tokitan dauden QR kodeetan.
/

Leioako Udalak sei aire-sentsore aktibatu ditu aste honetatik aurrera, herriko hainbat puntutan banatuta. Leioako airearen kalitateari buruzko datuak emango dituzte LeioaZabalik Gardentasunaren webgunetik (https://leioazabalik.leioa.net/eu/calidad-del-aire) eta QR kodeetatik. Ingurune publiko itxiak ere neurtuko dira, liburutegia adibidez, gelako airearen kalitatea une bakoitzean islatzen duten CO2 neurgailuen bitartez.
Ingurumen-kalitate hobea lortzeko Leioako Administrazioak bideratu duen Smartcity proiektuaren lehen pausoa baino ez da. Epe laburrean, adibidez, zarata-sentsoreak eta ibilgailuak zenbatzekoak izango ditu. Aurrerago, Leioan Smartcity plataforma bat osatuko duten jarduketa gehiago gehituko zaizkio.
Horrela, Udalak Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) onartutako kutsatzaile guztiak neurtzeko baliabideak jartzen ditu, eta ingurumen-kalitatearen arloko Europako jarraibideak lortzeko egiten du lan. Gainera, gardentasun osoz egiten du; izan ere, emaitza horiek berehalakoak eta publikoak izango dira, eta edozein interesdunek deskargatu ahal izango ditu hainbat formatutan. Gardentasuna eta Gobernu Irekia lantzeko lana, agintaldiko egungo planean jasota dagoen bezala.
Hori posible izan dadin, Leioako Udalak LORAWAN lankidetza-sare bat du, udalerrian instalatutako azpiegitura propio bat, Smartcitytik datozen datu horien autokudeaketa ahalbidetzen duena eta datu guztiak jasotzea ahalbidetzen diguna.

6 neurgailu
Gaur egun, airearen kalitatearen sei neurgailu ari dira martxan udalerriko hainbat puntutan. Hain zuzen ere, Sopladorearen biribilgunean, Sarrienan, ikaztegiko aparkalekuan eta hirigunetik igarotzen diren Avanzadako hiru puntutan, daude.
Datu horiek kontsultatzeko, interesdunek LeioaZabalik Gardentasunaren webgunean sartu beharko dute, edo, bestela, mugikorrean kontsultatu hainbat tokitan, udal-zentroetan
eta Lejoanbusan egongo diren QR kodeak. Horrela, adierazle kutsatzaileen emaitzak, airearen kalitate orokorra eta hilabeteko historikoa lortu ahal izango dituzte, eta baita informazio hori guztia hainbat formatutan deskargatu ere, lan egin edo erabili ahal izateko.

Smartcity kontzeptua
Smart Cities edo hiri adimendunak, ekonomiari, gizarteari eta ingurumenari dagokienez jasangarriak diren hiriak sortzeko asmoz sortu dira. Hiri horietan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) aplikatzen dira, garapen jasangarria, herritarren bizi-kalitatea handitzea, eskura dauden baliabideen eraginkortasun handiagoa eta herritarren parte-hartze aktiboa bermatuko dituzten azpiegiturez hornitzeko.
Aurreikuspenen arabera, 2050ean munduko biztanleen % 85 hirietan biziko da; hori dela eta, hurrengo hamarkadetan hiriguneek gero eta arazo gehiagori egin beharko diete aurre, energiaren hornidurari, CO2 isuriei, automobilen trafikoaren plangintzari, ondasun eta lehengaien hornidurari eta biztanle-zentro handi eta masifikatu horietan bizi diren guztiei osasun- eta segurtasun-zerbitzuak emateari dagokienez.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa