2021-05-31
Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea bihar zabaltzen da
Ekainaren 1etik uztailaren 7ra arte izango da zabalik 2020-2021 ikasturtean euskara ikasi dutenentzako dirulaguntzak eskatzeko epea.
Eskabideak udal Euskara Zerbitzuan egin beharko dira. Gogoratu behar da, Mastitxu Euskaltegian edo Lamia Aek euskaltegian ikasi dutenek EZ dutela euskaltegiko ziurtagiririk aurkeztu behar.
Informazio gehiago:
Euskara Zerbitzua
Jose Ramon Aketxe plaza, 11 - 4.solairua
euskarazerbitzua@leioa.net
946072576
Dirulaguntza jasotzeko betebeharrekoak:
- Leioako Mastitxu udal euskaltegiko edo Leioako Lamia AEK euskaltegiko ikasle izatea(1) - %85 asistentzia gainditzea eta baja ez izatea
- Leioan erroldatuta egotea ikastaroa hasi baino 6 hilabete lehenago eta ikastaroa bukatu arte
- Familia edo bizikidetza unitatearen errentagatiko diru-laguntza eskatzen bada atxikitutako taulan agertzen diren diru-sarrerak ez gainditzea
Partekatu:
Itzuli