Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Azaroaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-04-19 Ariketa fisikoa bultzatzen Leioako parke osasungarrietan
parques biosaludables / parke osasungarriak

Leioako Udaleko Kirol sailak lehentasunezko helburutzat du leioaztarren jarduera fisikoaren mailak handitzea, ingurunean modu seguruan eta errespetuzkoan kirola egin ahal izateko aukera emanez.

Horregatik, gure udalerrian ditugun instalazio itxiez gain, aire zabaleko hainbat baliabide ditugu: ibilbide osasungarriak edo ariketa fisikoa egiteko makineria duten parkeak. Alde horretatik, parke osasungarri deiturikoak nabarmenduko ditugu, eta, horregatik, gure bizilagunak gune horietara hurbiltzea nahi dugu ariketa fisikoa egiteko beste baliabide bat emateko, helburu bikoitzarekin:

1. Horrelako makinetan ariketak egitean oinarritutako kirol-ohiturak sortzea.
2. Espazio horietan ariketa fisikoa egitea sustatzea, nahi duten pertsonek modu autonomo eta seguruan egin dezaten.

Hori lorzteko, joan den ostegunean lehen esperientzia izan genuen adinekoen taldearekin, eurekin saio interesgarri bat egin genuen gure parkeetako batean. Saioa oso atsegina izan zen, eta partehartzaile guztiek gozatu zuten.

Udaleko kirol-arlotik Leioako bizilagunen artean ariketa fisikorako aukera gehiago garatzeko asmoa dute horrelako programa gehiagorekin, pertsona aktiboen kopurua handitzeko eta, horrela, haien ongizate orokorra eta osasuna hobetzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa