Zorionak!
Bilaketak
Igandea, 2024ko Abenduaren 22a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-02-16 Haurreskola berria eta Musika Eskolaren handitzea
conser / conser

Leioako Udalaren Osoko Bilkurak, EAJ-PNV eta Ezker Batuaren proposamena onartu du, honi esker haurreskola berria eraikiko da herri erdialdean eta Musika Eskolak lokal berriak izango ditu. Guzti hau II. Tokiko Inbertsio Fondoen %80arekin bideratuko da.

Proiektu honen bitartez 2.000 metro koadro baino gehiagoko eraikina egingo da egungo Txomin Aresti eskola publikoaren alboan. Eraikina hiru solairutan banatuta egongo da, hots, behe solairua eta beste bi gainetik. Aurreikuspenen arabera behe solairua haurreskolarako bideratuko da, bigarren solairua Musika Eskolako gelak ezartzeko erabiliko da, eta bitarteko solairua, hezkuntza arloan etorkizunean beharrezkoak izango diren zerbitzuetarako bideratuta egongo da.

Behe solairua, beraz, 0 eta 2 urte bitarteko 80 umeentzat zuzendutako Haurreskola izango da. Proiektuaren barruan lokalaren gaikuntza, ekipamendua eta altzariak jartzea sartzen da. Honetaz gain, banan banakako jolastokia eraikiko da. Guzti honekin, herrian den haurreskola publikoen eskaria handitzea lortu nahi da, eta horrela, Artatzako zentruan egun diren 20 plaza handituko lirateke leioaztarrentzat. Udalaren esku eraikiko den zentru hau altzatu eta gero, udal arduradunek honen kudeaketa Haurreskolen Patzuergoaren esku uztea aurreikusten dute, Artatzako haurreskolarekin gertatu den bezala.

Gaineko bi solairuak bi helburu desberdinak dituzte, alde batetik Musika Eskolako ikasleei zuzentzeko eta, bestetik, etorkizuneko beharrezkoak izango diren hezkuntza zerbitzuetarako bideratzeko. Kasu bietan, udal aurrekontutik hartu beharko da diru gehiago ekipamendu eta altzarietarako.

Hau horrela, bigarren eta azken solairu hauek, Musika Eskolak egun duen eraikinaren parean altzatuko da, horregatik ereduzko udal instalazio hauen handitzea ahalbidetuko du. Gaur egun, musika eskola honek hainbat disziplina biltzen ditu; hari-tresnak, haize-tresnak, pianoa, gitarra, eskusoinua eta txistua... ia 700 ikasle batu arte. Handitze honekin, gelen egokitzea ahalbidetuko du teoria eta praktika behar bezala tartekatzeko eta matrikulazio berriak hartu ahal izateko. Honetaz gain perkusio tresnak jotzeko aukera emango dio zentruari, bere eskaintza musikala handituz. Ikasketa hauek oso eskari handia dute Leioan bertan, izan ere Udalak ikasketa hauen %50 finantzatzen ditu.

Eraikin honetarako bideratutako aurrekontua bi miloi euro baino gehiagokoa da (2.636.372 euro), eta 2010 urtean hasiko diren obra hauek leioaztarren eskariak asetuko dituzte. Alde batetik, haurreskola familia eta lana tartekatzen lagunduko digu. Bestetik, Musika Eskolaren handitzeak herritarren, irakasle eta zuzendarien asmoak betetzen ditu. Honetaz gain, eraikin honek herriko hezkuntza zerbitzuak handitzeko ahalmena emango digu, adibidez Mendibil zonaldeko gelak hartuz, Txomin Aresti ikastetxearen alboan kokatuz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa