2021-04-12
Artatza kalean trafiko mozketak egingo dira
Bigarren mailako ur-sarea hobetzeko lanek eragina izango dute Artatza kaleko zirkulazioan eta aparkalekuetan bihartik hasita bi hilabetez. Eremu zehatza Basañeseko biribilgunetik kaleko 14. zenbakiraino (Artaza kafetegia) izango da.
Egingo diren obrak ur-hornidurako bigarren mailako sarea birjartzeko planaren ondorio dira. Birjarpen-plan hori Udalsarearekin sinatutako hitzarmenaren barruan dago. Hitzarmen horretan, Udalak konpromisoa hartzen du planean jasotako obrak egiten joateko, zuntz-zementuzko hodiak berritzeko eta beste material batzuekin ordezteko. Artazako kasu zehatz honetan, fibrozementuzko hodi zati bat kendu behar da, beste material bateko hodiengatik ordezkatzeko.