Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Udalekuak 2021 programan parte hartzeko eskabideak telematikoki baino ez dira kudeatzen, helbide honen bidez. Baina, Aterpe Leioa Gazteguneak ere laguntza eskaintzen die leioaztarrei izen-emateekin.
Udako programa hau 2008 eta 2014 urteen artean jaiotakoentzat da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen du, beste Aldundi batzuekin lankidetzan.
Aurten izen-ematea telematikoa baino ez da; beraz, laguntza gisa, Aterpe Leioa Gazteguneak eskabideak kudeatzeko laguntza-zerbitzua eskainiko du.
Zerbitzuaren datak eta ordutegiak ondokoak izango dira: